XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bernard eta Rochek irabazi Valencian

Bernard Richard txirrindulari frantsezak lortu zuen atzokoan Valencia Komunitateko biraren garaipena lehendabiziko sektorean.

Fagor-eko ziklista galoak, hamaikagarren kilometroan ekin zion jadanik ihesari, eta tarte guztietan diferentzia txiki eta murritzak mantendu arren, bakar bakarrik heldu zen Torrenteko helmugara.

Hamabi segunduetara Pello Ruiz Cabestany sartu zen, eta bere atzetik, Stephen Roche irlandarra.

Laugarren, eta pelotoiko beste 35 txirrindulariri sorbalda erakutsiz, Matew Hermans, bere atzetik, Frank Hoste, Suarez Cuevas eta Gaston sartu zirelarik.

Arratsaldean bestalde, Stephen Roche izan zen garailea, bere atzetik Jean Luc Vanderbroucke eta Sean Kelly sailkatuz.

Gauzak honela, Kas taldeko holandarraren esku jarraitzen du estraineko postua, zeinak segundu xume bat baino ez dion kentzen Carrera italiar eskuairuko irlandarrari.

Proba bertako aipamen negatiboa, Marino Lejarretaren pertsonan eman zen, iztripu latz bat pairatu baitzuen irteeratik seirehun bat metrotara; haatik, hiru puntu eman zizkioten, eta karrera berehala uztera behartu zuten.